XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon onek guztiak dizkik zearo galduta... Ezurrak gogortu, adimena moteldu eta odola oztu zaiok oneri...

(Leiotik kanpora begira dago une batean) (Batetik bestera berriro) Gaztelu onek beste buru baten bearrean aurkitzen da.

Eta, nor izan liteke buru ori neroni ez ba da? Bai, garai eldu zait.

Orain arte, eskeiñi bai baiña eman ez.

Itxaroten aspertu naiz.

Arriskutik naikoa egin det.

Saria bear det orain eta bereala... Bestela, nik egin ditudanak egin...? Ez, alajainkoa... Emendik aurrera ez noa iñoren sorora alorrean.

Gaztelua, besterik ez det eskatzen. Eman bearko...!.

(Urduri dabil gela neurtuz alde batetik bestera) Asko al da? Nik egiñak gutxi al dira...? Nere nekeak aundiak izan dira eta saria ere aundia bear zaie.

Eta, egia esan, zai egoteko astirik ez det.

Itxaroten egonda, asper-asper eginda nago.

Garbi itz egingo diot eta erantzun garbia bear det.

Emateko asmorik ez badu, esan dezala argi.

Nere gariak eldu dira eta biltzeko garaia ere bai.

(Gogo beltz batek illundu dio Axariri aurpegia).

(Begietatik sua dariola jarri da).

Ez al zidak ostoporik bidean ipiñiko...! Polita legoke...!.

Orain arte bere mandioak betetzen jardun det; emendik aurrera, beste baten mandioan nereak bilduko ditut.

Nai badu eta nai ez-badu.

Ez al dut ondo merezia...? Aspertu naiz besterenak egiten; egin dezatela orain besteek nereak.

Bere alabaren eskua bear dut orain bertan! Ez al didate ukatuko....

OFF/. Zurubian gora Tiebasko Jaunaren alaba dator.

Umetxo bat dakar eskutik. Gazte liraña.

Argizari kolorea du.

Eguzkiak jotzen ez duen mazustaren kolorea.

Begiak urdin ditu eta ille-matasak luze eta beltz.

Aitaren begiak eta amaren tximia.

Azala beltxarana eta biotza sentikorra moroarteko bere amamarenaren antzera.

Bere ama egoaldetik etorri zan Tiebasko gaztelura, Tudelatik ekarria.

Amaren ama moroa zala zurru-murrua sortu zan Tiebasen, etxekoandre berria Tudelatik ekarri zutenean.

Soiñeko luzea dakar eta gerria estua Lore, gazteluko alabeak.

(Kamarak lagunduko dio bidean) (Axarik atakan ikusi duanean onela dio bere kolkorako: AXARI. Arrera ona egin bearko diot eta aurpegi alaia ipiñi.

LORE. (Umetxoari begiratu bear aretan ez du Lorek Axaririk ikusi sartu dan artean). Emen al ziñan...?.

AXARI. Ementxen zure zai... Aspaldian ez nuela zurekin itz-jario gozorik egiteko aukerarik-eta....

LORE. (Berekiko) Betikoa... Sinistuko diotelakoan... Zeren ondoren dabillen badakit....

AXARI. Itz egidazu, Lore... Zuretik darion ezti gozoa ez eidazu uka....

LORE. Aita nun da? AXARI. (Oso goxo) Errege-ordezkoaren billa joan da.

(Lore alde egiten asi da) Nora zoaz? Zaude nerekin apur batean....

LORE. (Illun) Zer nai dezu?.

AXARI. (Lorek eskutik dakarren umetxoari begira) Ezkon-opari ederra ekarri ez badizut gero nik....

LORE. (Umea aitatzean biguntzen da Lore) Gaixoa...! On-ona da mutiltxoa... Nundik ekarri dezu...?.

AXARI. Badet nik Lazkanoko Albitxu baserrian lagun bat... Arrek utzi zidan semea....

LORE. Eta, amak bere semea ekartzen utzi dizu...?! AXARI. Ez du amarik izan bear....

LORE. Esaten nuan ba nik... Gizona izan bear bere semea etxetik kanpora bialtzeko...!.

AXARI. Gurekin konfiantza duen seiñalea... LORE. Ez txikia ere, orrelako umetxo bat iñori emateko....